
L2B lineako Jacinto Benavente 7 eta Jacinto Benavente/Florida geltokiak aldi baterako lekuz aldatuko dira, ohiko kokalekutik metro gutxira. Bestalde, Jacinto Benavente kalean, Florida kaleko eta Martxoaren 8 kaleko biribilguneen artean, trafikoa errei bakarrera murriztuko da abenduaren 18ra arte. Abenduaren 1etik aurrera.

L2A lineako HUA/Txagorritxu geltokia behin betiko zerbitzu gabe geldituko da. Horren ordez, Consultas Externas eremuko BEIren geltoki berria martxan jarriko da. Halaber, zonaldean errei berriak sortu dira, garraio publikoarentzat bakarrik. Abenduaren 24tik aurrera

Bº Tomás Zumárraga 71 geltokia aldi baterako lekuz aldatuko da, oraingo kokapenetik metro gutxira. Abenduaren 9tik aurrera

L2A lineako Txagorritxu geltoki berria martxan jarriko da zaharraren ordez. Abenduaren 24tik aurrera
BEI
ABANTAILAK
INFORMAZIO PRAKTIKOA
IBILBIDEAK ETA GELTOKIAK
BEIk TUVISAren uneko 2A eta 2B lineak ordezkatuko ditu, baina zenbait geltoki metro gutxi batzuk mugituko dira.

