Etor zaitez Vitoria-Gasteizko garraio jasangarri berria ezagutzera

BEI, Vitoria-Gasteizko Autobus Elektriko Iraunkorra, egunetik egunera hurbilago dago.

BEI, Vitoria-Gasteizko Autobus Elektriko Iraunkorra, egunetik egunera hurbilago dago.

Lanek aurrera egiten dute hiriko bazter ezberdinetan eta, bitartean, uztailaren 14tik, konboiaren prototipo bat Vitoria-Gasteizko kaleetan zehar ibiliko da, etorkizunean izango duen ibilaldia eginez.

Gainera, aukera bikaina izango da Vitoria-Gasteizko hiritarrak elektrikoa eta % 100 jasangarria den garraiobidea ezagutzera hurbil daitezen. TUVISAk geldialdi ezberdinak antolatu ditu eta hiritar guztiak hurbil daitezke konboia bisitatzera. Barrualdean erakusketa gidatu bat antolatu da eta bertara hurbiltzen direnek lehen eskuko informazioa jasoko dute garraiobide honen ezaugarri nagusi eta bereizgarriei buruz. Jendearentzat zabalik egongo diren bisita horiek hurrengo data eta lekuetan ospatuko dira, 17:00etatik 20:00etara:

Uztailaren 14an: Andre Maria Zuria plaza

Uztailaren 15ean: Mendizorrotza (Salbaterrabide kalea, L2B lineako geltoki ondoan)

Uztailaren 17an: Boulevard Merkatal Zentroko kanpoaldea

Uztailaren 20an: Cadena y Eleta Apezpikuaren kalea (Katedral Berriko plaza)

Bisita horietan “Istorioak ibilbidean” lehiaketan parte hartzeko stand bat jarriko da. Lehiaketa horrekin, TUVISAk autobus sarea erabiltzen duten pertsonen kontakizunak saritu nahi ditu. Online ere parte har daiteke. Hona hemen informazio gehiago.