TUVISA hasi da Autobus elektriko adimentsuak kargatzeko pantografoen probak egiten, eta emaitza onak lortu ditu

TUVISAK gaur goizean ekin die 2021eko udatik aurrera BEI zerbitzua emango duten autobusak kargatzeko pantografoetako probei. Lehen probak Bulebarreko geltokian egin dira, eta emaitzak onak lortu dira, instalazioak behar bezala funtzionatu baitu. Irizar E-Mobility enpresak diseinatutako zutoin horien bidez, 4 minutu eskas beharko dira autobusen bateria kargatzeko. Bulebarreko geltokian jarritako zutoinez gain, Mendizorrotzekoan ere eskainiko da zerbitzua, ibilgailuek ibilbide guztia modu % elektrikoan arazorik gabe ematerik izan dezaten. TUVISAk gauez egingo du autobusen kargatze geldo eta osoa, kotxetegi berrietan paratuko den kargatze-unitate funtzionalean.

Garraio publikoko sistema eraginkor eta edukiera handikoa da BEI; helburuak ditu hiriko auzo guztiak hobeto konektatzea, eta mugikortasun iraunkor eta osasungarria sustatzea. TUVISAren egungo 2. linean emango du zerbitzua, 2021eko udatik aurrera, puntako teknologia erabiliko duten Irizar markako 13 ibilgailu elektrikoren bitartez. Linea horrek Gasteiz inguratzen du, eta hiriko leku garrantzitsuak lotzen ditu, hala nola Txagorritxu ospitalea, Eusko Jaurlaritza, Unibertsitatea, autobus-geltokia eta Mendizorrotzeko futbol-zelaia. Sistema berri horrek erabat eraldatuko du Gasteizko garraio publikoa. Lineako 10 kilometroko ibilbidean 23 geltoki berri izango dira noranzko bakoitzean, gaur egungo geltoki konbentzionalen lekuan.

Lehendakari berri

Halaber, gaur Raimundo Ruiz de Escudero jauna TUVISAko lehendakari izendatu dute. Udalaren garraio-enpresaren Administrazio Kontseiluak aparteko bilkura egin du Gasteizko Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzia lehendakari izendatzeko.