BEIaren unitate bat auzoz auzo ibiliko da, haren abantailak erakustearren

Herritarrek ibilgailua bisitatzeko aukera izango dute

BEI bat hirian zehar auzoz auzo ibiliko da, gasteiztarrei haren abantailak erakustearren. Udalak bultzatu du abendura arte iraungo duen “erakusketa ibiltaria”. Ibilgailua ostiral eta larunbatetan aterako da kalera, edo edonor igo ahalko da ezagutzera. Zenbait monitorek egingo diete arreta autobus elektriko inteligentea ezagutzeko interesa duten orori, eta zalantzak argituko.

Hasteko, leku hauetan jarriko da ikusgai:

Urriak 1, ostirala: HUA.

Urriak 2, larunbata: El Boulevard merkataritza gunea.

Urriak 8, ostirala: Autobus-geltokia.

Urriak 9, larunbata: Artium.

Urriak 15, ostirala: Lakua merkataritza gunea.

Urriak 16, larunbata: El Boulevard merkataritza gunea.

Urriak 22, ostirala: San Martineko udal bulegoak.

Urriak 23, larunbata: Bastiturri kalea.

 

Data horretatik aurrerako lekuak dagokionean iragarriko dira.

Garraio publikoaren sistema berria ezagutarazteko Udalak sustatutako zabalkunde-jardueretako bat da ekimena, datozen hilabeteetan hasiko baita funtzionatzen