BEIri buruzko informazio-kanpaina hasi da TUVISAren geltokietan

Zenbait monitorek BEIri buruzko informazioa emango diete TUVISAren lineetako bidaiariei. Gaurtik aurrera, Gasteizko garraio-sistema berriari buruzko xehetasun oro dakiten monitoreak TUVISAk dituen geltokietan zehar ibiliko dira, BEIri buruzko zalantzak argitu eta garraio-sistemaren abantailen berri emateko garraio publikoaren erabiltzaileei. Ahalegin berezia egingo da 2. linean, trazatu horretan jarriko baita Autobus Elektriko Inteligentea, baina beste markesinetan ere izango dira.

Gaur goizean hasi da informazio-kanpaina ibiltari hau, eta abenduaren hasierara arte iraungo du. Juan Garai kaleko geltokietan izan dira monitore horiek, eta BEIri buruzko azalpenak eman dizkiete bidaiariei. Horretaz gain, informazio-liburuxkak ere banatu dituzte.

Garraio publikoaren sistema berria ezagutarazteko Udalak sustatutako zabalkunde-jardueretako bat da ekimena, datozen hilabeteetan hasiko baita funtzionatzen.

Joan den asteburutik badabil BEI autobus bat hiriko auzoetan zehar, gasteiztarrei autobus horren abantailak erakusteko abendura arte iraungo duen erakusketa ibiltariarekin. Ibilgailua ostiral eta larunbatetan aterako da kalera, edo edonor igo ahalko da ezagutzera.

Gaur, urriak 1: AHU

Bihar, urriak 2: El Boulevard merkataritza gunea.

Urriak 8, ostirala: Autobus-geltokia.

Urriak 9, larunbata: Artium.

Urriak 15, ostirala: Lakua merkataritza gunea.

Urriak 16, larunbata: El Boulevard merkataritza gunea.

Urriak 22, ostirala: San Martineko udal bulegoak:

Urriak 23, larunbata: Bastiturri kalea.