TUVISAren autobusak semaforo-lehentasunarekin zirkulatzen hasi dira, eta errei esklusiboetatik, BEIren trazaduraren parte batean barrena

 

 

 

 

 

 

 

 

 

TUVISAren autobusak semaforo-lehentasunarekin zirkulatzen hasi dira, errei esklusiboetan barrena, autobus elektriko inteligentearen ibilbidearen barrena. Beste urrats bat egin du gaur goizean Gasteizko Udalak, puntako teknologiako 13 ibilgailu elektriko baliatuz 14 auzo lotuko dituen garraio-sistema berritzailea ezartzeko bidean.

Goizean goizetik, bidegurutze berriak gaitu dira, baita zenbait biribilguneren barrutik igarotzen direnak ere, eta, orobat, autobusei gainerako ibilgailuen aldean igarotzeko lehentasuna ematen dieten semaforoak. BEI martxan jarriko den 2. lineari eragiten dio neurri horrek, eta 2. linearen ibilbidearekin bat egiten duten ibilbide-zati guztiei. Zehazki, L6, L8 eta G2 lineei.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lasarteko atera arteko zatian hasi da funtzionatzen taxuketa berri hori. Adibidez, Ospitalearen aurrean, Telefonikako biribilgunean. Lehen egunetan, Udalak eta TUVISAk probak egingo dituzte, eta emaitzak aztertuko eta hobekuntza txikiak egingo. 

Era berean, BEI geltoki berriak ere gaitu dira gaur bertan. 2A linean, Unibertsitatekoa eta Salbatierrabidekoa —garai bateko Araba Klinikaren ondoan—. Gainera, 2B lineako Mendizorrotzeko ohiko geralekua kendu da, BEIren geltoki berria gaitu denez gero, eta intermodaleko L2A.