Laster martxan jarriko den garraio-sistema horri buruzko informazio guztia helaraztea du xede.
Hamar bideo labur BEIren ezaugarri nagusiak laburbiltzeko. Udalak ikus-entzunezko lan batzuk atera ditu Gasteizen laster martxan jarriko den garraio-sistema horri buruzko informazio guztia helarazteko herritarrei.
“Informazio-bideoen helburua da garraio-sistema berri horren ezaugarri nagusiak ezagutaraztea modu erraz eta oso bisualean. Irudien bidez BEI jasangarria, irisgarria, berritzailea eta segurua dela azaltzen dugu, eta ibilbideari, ibilgailuan sartzeko moduari, segurtasun-sistemei eta errei esklusiboen abantailei buruzko xehetasunak ematen ditugu”, azaldu du TUVISAko lehendakari eta Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok.
Zehazki, minutu bateko iraupena duen bideo nagusi bat egin da eta lau pilula espezifiko. Bideoak euskaraz eta gaztelaniaz daude eskuragai eta azpitituluak dituzte irisgarriago izateko.
Udalak Bus Elektriko Inteligenteari buruzko zabaltze kanpaina bati ekin zion irailean. Plan horren baitan, eskuorriak eta liburuxkak banatu dira geltoki eta postontzietan, proba-bidaiak egin dira, BEIren ibilgailu bat jarri da kalean jendeak gertutik ezagutzeko, monitoreek informazioa eman dute… Bideoak kanpaina horren barruan daude.
BEI garraio-sistema jasangarriagoa, irisgarriagoa, berritzaileagoa eta seguruagoa izango da. Udalak 9 milioi euroko inbertsioa eginda, puntako teknologia izango duten 13 ibilgailu elektriko berriek Gasteizko 14 auzo elkartuko dituzte. TUVISAren 2. linean eskainiko dute zerbitzua, eta tarte osoan 3 milioi erabiltzaileri zerbitzua eskaintzeko ahalmena izango dute. Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren finantzaketa du.