8295 pertsona igo dira dagoeneko Gasteizen barrena auzoz auzo dabilen BEIren ibilgailura

Gasteizen barrena dabil BEIren ibilgailu bat, auzoz auzo, ostiral eta larunbatetan, urriaren 1az geroztik. Hilabeteko erakustaldi ibiltarian, dagoeneko 8.295 gasteiztar igo dira ibilgailura.

Udalak bultzatu du ekimena, laster zerbitzua ematen hasiko den garraio publikoaren sistema berriari buruzko informazio- eta kontzientziazio-kanpainaren barruan. Ibilgailua hainbat kaletan jartzen da, ostiral eta larunbatetan, eta edonor igo daiteke ezagutzera. Zenbait monitorek egiten die arreta autobus elektriko inteligentea ezagutzeko interesa dutenei, eta zalantzak argitzen.

Abenduaren 6ra arte luzatuko da dibulgazio-ekimen hori, eta, beraz, oraindik aukera ugari daude BEI bertatik bertara ezagutzeko. Hau da hurrengo asteetarako aurreikusitako planifikazioa:

 

– Azaroak 5, ostirala: Iparralde gizarte-etxea

– Azaroak 6, larunbata: Katedral berriaren aurrealdea

– Azaroak 12, ostirala: Zabaltegi tabernako zabalgunea eta Judimendiko HLHI

– Azaroak 13, larunbata: Bastiturri kalea

– Azaroak 19, ostirala: Jacinto Benavente kalea

– Azaroak 20, larunbata: Hegoalde gizarte-etxea

– Azaroak 26, larunbata: Izardui Komandantearen kalea, Zumakadi ibilbidearekiko izkina

– Azaroak 27, larunbata: TUVISAren geltokia, Martxoaren 8aren kalean

– Abenduak 3, ostirala: Europa biltzar-jauregia (Txile kalea)

– Abenduak 4, larunbata: Andre Maria Zuriaren plaza

Garraio publikoaren sistema berria ezagutarazteko Udalak sustatutako zabalkunde-jardueretako bat da ekimena, datozen hilabeteetan hasiko baita funtzionatzen. Ildo beretik, TUVISAren 2. linearen erabiltzaileei ere zuzeneko informazioa ematen zaie, horiek izango baitira BEIren onuradun nagusiak.