BEI martxan jarri delarik, pandemiaren aurreko zifretara igo dira TUVISAren 2. lineako erabilera-datuak, 233.112 erabiltzaile izan baititu lehen hilabetean

 

Bus elektriko inteligentea martxan jarri delarik, pandemiaren aurrekoen antzeko zifretara igo dira TUVISAren 2. lineako erabilera-datuak, 233.112 erabiltzaile izan baititu martxoaren 1etik 27ra bitartean. Izan ere, 247.927 erabiltzaile izan ziren 2019an, ibilbide horretan.  BEIren linean pertsona-fluxuaren % 94 berreskuratu dela esan nahi du horrek. Askoz motelago ari da berreskuratzen gainerako lineetan.  Izan ere, 2019ko data bereko erabileren % 68ra baino ez dira iritsi horiek.

“Zuhurtziaz hartu behar dira datuak, baina, nolanahi ere, BEIk gasteiztarrak erakarri dituela esan liteke, eta garraio publikoa erabiltzera eraman dituela, inondik ere. Joera-aldaketa bat gertatu da, eta begi bistakoa da BEIren linean hobeak direla datuak gainerakoetan baino, estreinaldiaren ondorioz bada ere. Hurrengo hilabeteetan joera hori sendotzen den aztertu beharko dugu. Eta batez ere, garraio publikora bueltatze hori ibilbide guztietara zabaltzea lortu behar dugu”, azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi eta TUVISAko lehendakari Raimundo Ruiz de Escuderok.

Martxoaren 1ean jarri zen martxan bus elektriko inteligentea. Garraio publikoaren sistema berri iraunkorragoa da, irisgarria, berritzailea eta segurua. Puntako teknologia duten ibilgailu elektriko berriek Gasteizko 14 auzo lotzen dituzte, eta TUVISAren lehengo 2. linean eskaintzen zerbitzua, ibilbide osoan zehar 3 milioi erabiltzaile izateko potentzialarekin. Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren finantzaketa izan du proiektuak. Web-orri honetan aurki daiteke BEIri buruzko informazioa: www.bei.eus.