Deportivo Alaves eta Gasteizko Udala lankidetzan aritu dira aurten Autobus Elektriko Adimenduna BEI Gloriosas taldearen poster ofizialeko protagonista izan dadin. Talde txuri-urdinaren emakumezkoen lehen taldea da Gloriosas. Irudian sasoi honetako jokalari guztiak ageri dira autobusetako batekin. Autobus elektrikoak aurten hasi dira Arabako hiriburuan garraio publikoaren zerbitzu jasangarri eta berritzailea eskaintzen.
Posterraren kopia bat izan nahi duten pertsonek Plaza Berriko Turismo Bulegoan eta TUVISAren Agirrelandako bulegoetan eskura dezakete. Alavesek ere banatu du merchandisingerako produktua Araba jeneralaren kalean dagoen denda ofizialean.