Autobus Elektriko Adimentsuari saria eman diote Valentziako komunitateko Mugikortasun Jasangarriko sarietan

Estatu mailako/nazioarteko esperientzia onenari sailean, hain zuzen.

Beste sari bat jaso du Gasteizko Autobus Elektriko Adimentsuak (BEI)). Oraingoan, Valentziako Komunitateak BEI saritu du gaur goizean Mugikortasun Astearen baitan antolatutako Mugikortasun Jasangarriko Sarien VII. Edizioan. TUVISAk kudeatutako garraio-sistema berriak jasotako saria ‘Estatu mailako/nazioarteko esperientzia onenari emandako 2022ko SEM Sarien’ kategoria barruan dago.

Mugikortasuneko eta Espazio Publikoko zinegotziak, Raimundo Ruiz de Escuderok, eta TUVISAko gerenteak, Maria Jose Ajuriaguerrak, sari-banaketan hartu dute parte gaur goizean, Valentziako Belles Arts museoan. “Beste behin, BEI ekimen aitzindaritzat eta berritzailetzat jo dute eta, mugikortasun jasangarriaren arloan, abangoardian kokatu gaitu. Gasteiz erreferentea da; bide onetik goaz eta hala jarraituko dugu. Proiektu honen truke sari ugari jaso dugu dagoeneko eta ez dugu ahaztu behar Europaren bermea ere baduela”, azaldu du Mugikortasuneko eta Espazio Publikoko zinegotziak.