- TUVISAren 2. linea zenean ere errekorra hautsi da otsailean eta pandemia aurreko datuak baino askoz hobeak izan ditu
Gasteizko BEIk TUVISAren 2. linea zenak erregistratutakoa baino askoz ere altuagoa den bidaiarien kopurua garraiatzen jarraitzen du. Halaxe erakusten dute 2023ko urtarrileko eta otsaileko erabilera-datuek eta sistema berria abian jarri zenetik ikusi den goranzko joera sendotu dute. Otsailean, 374.981 pertsona igo ziren BEIra; hau da, 2019ko hilabete berarekin alderatuta, igoera % 37,95ekoa izan da. Bestalde, urtarrilean zerbitzua 374.508 lagunek erabili zuten eta, ondorioz, 2019ko urtarrilarekin alderatuta, igoera % 28,09koa izan zen.
“Herritarrek sistemaren bizkortasuna, eraginkortasuna, erosotasuna, irisgarritasuna eta segurtasuna estimatzen jarraitzen dute”, azaldu du Raimundo Ruiz de Escuderok, Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotzi eta TUVISAko presidenteak.
BEI duela urtebete jarri zuten abian, baina flota berria pixkanaka ezarri zuten. Garraio-sistema publiko jasangarriagoa, irisgarriagoa, berritzaileagoa eta seguruagoa da. Ibilgailu elektriko berriek eta puntako teknologia dutenek Gasteizeko 14 auzo elkartzen dituzte eta TUVISAren garai bateko 2. linean eskaintzen dute zerbitzua. Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren finantzaketa eta EGEF funtsen bidez Europak egindako ekarpen handia jaso ditu.