Slider Tranbus

BUS ELEKTRIKO IRAUNKORRA

BEI, mugikortasun eredu
berria

BEI Vitoria-Gasteizko garraio publikoen sarearekin bat egingo duen garraiobidea da. Mugitzeko modu berria ekarriko du: ibilgailu elektrikoekin, edukiera handiko konboiekin, geltokietako sarrera plataformekin, bide esklusiboekin eta semaforoetako lehentasunarekin. Hitz gutxitan, BEI da ibilbideak denbora laburragoan burutzea ahalbidetzen duen garraiobide ez kutsakorra.

Zergatik hautatu Vitoria-Gasteizko BEI?

Hiriko Mugikortasun eta Espazio Publikoaren Planaren berrikusketaren helburuetako bat da hiriko garraio publikoa hobetu eta sustatzea, jasangarriagoa eta efizienteagoa izan dadin. BEIk edukiera handia, erosotasuna eta zerbitzuaren irisgarritasuna uztartzen ditu, isuririk gabeko mugikortasun elektrikoaren aldeko apustua egitearekin batera. Horregatik, gehien erabiltzen diren lineak hautatu dira, hau da, TUVISAren Linea Periferikoa (2a eta 2b), beste linea batzuekin lotura gehien dituztenak direlako, hiriko 14 auzo konektatzen dituztelako eta herritarrek sarritan erabiltzen diren zerbitzuetara garraioa eskaintzen dutelako: AUO (Arabako Unibertsitate Ospitalea), Autobus Geltokia, Mendizorrotza, etab.

Beste hiri
batzuetako arrakasta

BEI zirkulazio autobus azkarra da (BRT, gaztelaniako akronimoaren arabera). Sistema hori jada modu arrakastatsuan ezarri da munduko beste hiri batzuetan, Vitoria-Gasteizen moduan mugikortasunaren eta politika jasangarrien arloan erreferenteak direnak, besteak beste, Nantesen eta Baionan.