BEI autobus elektriko adimentsu bat da. Ibilgailu elektrikoak ditu, edukiera handiko konboiak, sartzeko plataformak geltokietan, bide esklusiboak eta semaforoetako lehentasuna.
BEIk momentu honetan 2a eta 2b Linea Periferikoek (arrosak) egiten dituzten ibilbide bera egingo du, bi noranzkoetan. Geltokietako zenbait metro gutxi batzuk mugituko dira, baina gehienak dauden tokian mantenduko dira.
BEIren maiztasunak hobeak izango dira, bai 2a linean zein 2b linean ere.
Ordutegia 07:00etatik 22:20ra izango da, autobus sarearen kasuan bezala. Asteburu eta jaiegunetan maiztasunak eta ordutegiak aldatu egingo dira, baina oraindik ez dira definitu.
Bidaiaren prezioa gainerako autobus sarearen bera izango da.
BAT txartelak BEIren markesinetan balioztatzen dira, ibilgailura igo aurretik. Gauza bera geltokian bertan erosten diren txartelekin. Kontuan hartu behar da autobus sareko beste linea batzuek ere BEIren geltoki berak erabiltzen dituztela. Kasu horietan, BAT txartelaren balioztatzea edo txartelaren erosketa autobusean bertan burutuko da, orain arte bezala.
Pertsona guztien irisgarritasuna bermatzen duten plataformen bitartez. Honela, ibilgailu guztiek plataformaren eta autobusaren arteko distantzia txikiena uztea lortzen dute, arrapalak zabaltzeko distantzia egokia mantentzen den aldi berean.
Ibilgailuaren edozein ate erabil daiteke, aurrealdekoa barne.
Hiru geltoki mota daude, eskaintzen dituzten zerbitzuen eta tamainaren arabera: geltoki handiak, geltoki ertainak eta geltoki estuak. Geltokien inguruko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu esteka honetan.
Bai. BEI ibilgailuek hiru toki dituzte gurpildun aulkietarako (araudiaren arabera bi toki dira derrigorrezkoak, baina hirugarren bat eskaintzea erabaki da herritarrei zerbitzu hobea emateko) eta artikulatuek, horrez gain, haurren kotxetxorako espazio gehigarri bat izango dute.
Bai, aldaketak egin daitezke autobus sareko gainerako lineetatik edo lineetara, eta baita tranbiatik edo tranbiara ere.
Aldaketa kostu gehigarririk gabe burutuko da, betiere lehenengo balioztatzea eta hurrengo 50 minutuetan zehar gertatzen bada, eta horretarako BAT txartela erabili bada.
Bai. BEItik beste autobus linea batera aldatzean, txartela berriz ere balioztatu behar da autobus barruan; aldaketa autobusetik BEIra burutzen denean, txartela berriz ere balioztatu behar da ere, kasu honetan geltokian, ibilgailura igo aurretik.
Une honetan eta BEIk lehenengo probak egin bitartean, aurreikusi dena da bidaiariak geltoki berean, aurrean, zain egongo den konboira aldatzea, itxaron behar ez izateko, gaur egun hiri autobusen erregulazio geltokietan gertatzen den moduan.
Geltokietan informazio sistemak dituelako itxaron denborak edo ezbehar posibleak ezagutzeko, eta baita sistema gidatu automatiko bat ere geltokietara hurbiltzea zehatzagoa izan dadin. Ibilgailuen barruan, led pantailak aurkituko ditugu ibilbidearen, aldaketen eta itxaron denboren inguruko informazioarekin.