
Prezioak
Bidaiaren prezioa gainerako autobus sarearen bera izango da. Tarifen inguruko informazio gehiago esteka honetan eta BAT txartelari eta gainerako txartelei buruzkoa, beste esteka honetan.

Ordutegiak eta maiztasunak
BEIren maiztasunak hobeak izango dira, bai 2a linean zein 2b linean ere. Ordutegia autobus sarean bezala izango da. Asteburu eta jaiegunetan maiztasunak eta ordutegiak aldatu egingo dira, baina oraindik ez dira definitu.

Ordainketa ibilgailuaren kanpoaldean
BAT txartelak BEIren markesinetan balioztatuko dira, ibilgailura sartu aurretik. Halaber, txartel arruntak geltokian bertan erosiko dira.
Kontuan hartu behar da autobus sareko beste linea batzuek ere BEIren geltoki berak erabiltzen dituztela.
Arreta handia jarri behar da: ibilgailutik kanpo ordaindu daiteke bakarrik, geltokian, BEIn bidaiatu nahi badugu. Gainerako autobus lineetako edozein hartu behar badugu, berriz, txartelaren balioztatzea edo txartelaren ordainketa ibilgailu barruan burutuko dira, orain arte bezala.

MUGI eta BARIK txartelekin sartzea
BEIn sartzeko MUGI eta BARIK txartelak balioztatuta ere ordaindu ahalko da. Horrek esan nahi du bisitan datozen Euskadiko beste lurraldeetako pertsonek beren garraio txartelak erabiltzeko aukera izango dutela.

Sarrera plataformetatik…
Pertsona guztien irisgarritasuna bermatzen duten plataformak erabiltzen dira sartzeko. Honela, ibilgailu guztiek geltokian ipinitako plataformaren eta autobusaren arteko distantzia txikiena uztea lortzen dute, arrapalak zabaltzeko distantzia egokia mantentzen den aldi berean.
Txartela edo txartel arrunta geltokian bertan balioztatzen da, hartara pertsonek autobusera igotzeko behar duten denbora murriztuta.

… Eta ate guztietatik
BEIra sartzeko edozein ate erabil daiteke. Horri esker, erabiltzaileek denbora gutxiago beharko dute igotzeko eta, gainera, irisgarritasuna areagotuko da, beraz, geltokian emandako denbora murriztu egingo da.

Geltoki motak
Geltoki guztiek txartelak erosteko eta BAT txartela kargatzeko makinak dituzte. Balioztatzea ere geltokian bertan burutu beharko da.
Hiru geltoki mota daude:
GELTOKI HANDIAK:
BAT txartela erosteko aukera ematen dute. Bidaia egiteko txartel arrunta erosteko eta BAT txartela kargatzeko aukera eskaintzen dute ere, eskudirutan zein bankuko txartel bidez.
GELTOKI ERTAINAK:
txartel arruntak erosteko eta BAT txartela kargatzeko aukera eskaintzen dute, eskudirutan zein bankuko txartel bidez.
GELTOKI TXIKIAK:
txartel arruntak erosteko eta BAT txartela kargatzeko aukera eskaintzen dute, baina bankuko txartel bidez bakarrik.

Kontsultatu geltoki guztiak eta bakoitzaren mota esteka honetan.

Baterien karga
BEI ibilgailu %100 elektrikoa da. Funtzionatzeko bateriak kargatu behar ditu eta, horretarako, bi karga mota ditu.
Karga azkarra ordutegia erregulatzeko geltokietan burutzen da: Mendizorrotza eta Boulevard. Gehienezko denbora karga bost minutukoa izango da eta itzuli bakoitzean burutuko da, ibilgailuaren autonomia bi itzuli osokoa bada ere. Bi geltokietan pantografoak daude, hau da, karga burutzeko balio duten zutoinak.
Karga motelak, bestalde, gauez burutzen dira BEIren kotxetegian dagoen Karga Unitate Funtzionalean (KUF).

Aulki gurpildunen, haur kotxetxoen eta maleten sarrera
BEI ibilgailuek hiru toki dituzte gurpildun aulkietarako (araudiaren arabera bi toki dira derrigorrezkoak, baina hirugarren bat eskaintzea erabaki da herritarrei zerbitzu hobea emateko) eta artikulatuek, horrez gain, haurren kotxetxorako espazio gehigarri bat izango dute. Ibilgailu artikulatuek maletak edo motxilak uzteko espazio bat ere izango dute.

Aldaketak
BEIk autobus sareko gainerako lineetara edo lineetatik eta tranbiara edo tranbiatik aldaketak burutzeko aukera ematen du. Aldaketa kostu gehigarririk gabe burutuko da, betiere lehenengo balioztatzea eta hurrengo 50 minutuetan zehar gertatzen bada, eta horretarako BAT txartela erabili bada.
BEItik beste autobus linea batera aldatzean, txartela berriz ere balioztatu behar da autobus barruan; aldaketa autobusetik BEIra burutzen denean, txartela berriz ere balioztatu behar da ere, kasu honetan geltokian, ibilgailura igo aurretik.
Kontsultatu aldaketak egiteko baldintza guztiak esteka honetan.