Slider RGPD LEGEZKO OHARRA

Informazio orokorra, honako legeriaren araberakoa: “34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa”.

Webgunearen titulartasuna

Domeinua: bei.eus
Titularra: Gasteizko Udala
Egoitza soziala: Espainia Plaza 1, 01001 Gasteiz
Telefonoa: 34 945 16 16 16
Faxa: 34 945 23 27 97
Helbide elektronikoa: informacion@vitoria-gasteiz.org
IFK: P0106800F

www.vitoria-gasteiz.org webgunearen erabilerarako baldintzak

– Webgune hau Gasteizko Udalak jarri du Gasteizko herritarren eta Internet sareko erabiltzaile guztien eskura. Webgunearen helburua da erabiltzaile horiei informazioa eta zerbitzuak eskaintzea eta Gasteizko hiria eta haren jarduera ezagutzera ematea.

– Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Webgunea edo haren edukiak aldatzea debekatuta dago.

– Webgune honen bitartez emandako informazio administratiboak ez du ordezkatzen Aldizkari eta Buletin Ofizialetan argitaratu beharreko publizitatea, horiek baitira edukiaren fede emateko tresna egokia.

– Gasteizko Udalak ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen webgunean ageri den edo esteka edo bestelako sistemen bitartez atzitu daitekeen beste pertsona fisiko edo juridiko batzuen informazioaren edukiaren, zehaztasunaren eta eguneraketaren inguruan.

– Gasteizko Udalak ez du erantzukizunik bere gain hartzen hirugarrenek hemen ageri den edukiari emandako erabileraren inguruan, eta hirugarren horiek dokumentu edo aplikazio informatiko jakinetan ageri diren ohartarazpenak kontuan hartu beharko dituzte.

– Erabiltzaileek emandako datu guztiak kasu bakoitzean adierazitako xedeetarako baliatuko dira soilik eta ez zaizkie hirugarrenei helaraziko, Datuen Babeserako Lege Organikoan xedatutako datu pertsonalen babeserako printzipioen arabera (15/1999 Legea, abenduaren 13koa).

– Gasteizko Udalak ez du bermatzen webgunea eta zerbitzaria birusik gabe egotea eta ez du inolako erantzukizunik onartzen webgunera sartzeak edo sartu ezin izateak eragindako kalteen inguruan.

– Gasteizko Udalak webgune honetako edukiak, informazioak, aplikazio informatikoak eta abar aldatzeko eta zabaltzeko eskubidea izango du, edozein momentutan eta aurretiazko ohartarazpenik gabe.

– Gasteizko Udalaren interesa da webgune honek modu ahalik eta eraginkorrenean funtziona dezan eta haren xedea bete dezan, eta horregatik mantentzen du, horretarako arrazoizko bitarteko guztiak baliatuta, baina ez du erantzukizunik bere gain hartzen funtzionamenduan gerta litezkeen akatsen eta/edo arazoen inguruan.

– Gasteizko Udalak webgune honetan ageri diren baldintzak aldatu ahalko ditu eta, beraz, baldintzak aldian behin irakurtzea gomendatzen du, aldaketa posibleak ezagutzeko.

– Webgune hau erabiltzeak bertan ageri diren baldintzak onartzea dakar.

– Azalpenak eta informazioa jasotzeko, iradokizunak eta kexak egiteko eta abarretarako, webgune honetako iradokizun postontzia erabil daiteke edo Herritarren Arretarako Udal Bulego batera jo daiteke.

– Erabiltzaileek euren datuen atzipen, zuzenketa, ezerezte eta aurkaratze eskubideak baliatu ahalko dituzte, indarrean dagoen Datuen Babeserako Lege Organikoan xedatutakoaren arabera (15/1999 Legea, abenduaren 13koa). Horretarako, euren burua identifikatu eta eskaera egin beharko dute aurrez aurre, telefonoz, posta elektronikoz, fax bidez edo posta arruntez.