TUVISAn konpromisoa hartu dugu pribatutasunaren babesarekin eta tratatzen ditugun eta helarazten dizkiguzun datuen erabilera zuzenarekin, datuok webgune honen bidez edo, kasuaren arabera, haren azpidomeinu eta/edo microsite-en bidez, eta baita offline moduan jaso baditugu ere.
Mesedez, irakurri arretaz politika hau eta ziurta zaitez ongi ulertzen duzula eta harekin ados zaudela zure datu pertsonalak guri helarazi aurretik. Ados ez bazaude, ez erabili webgune hau edo bertan ageri diren zerbitzuak eta ez helarazi zure datuak. Webgune honetara sartzeak, bertako zerbitzuak erabiltzeak edo zure datuak helarazteak, online edo offline moduan bada ere, zure aldetiko baimentzea ekarriko du (beharrezkoa denean) zure datuen tratamendurako, jarraian adierazitako xedeekin.
Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
– TRANSPORTES URBANOS DE VITORIA, S.A. (TUVISA)
– Dirección postal: Calle Agirrelanda,2, 01013 Vitoria (Álava)
– Teléfono: 945 16 10 54
– Correo electrónico: tuvisa@vitoria-gasteiz.org
Nola eskuratu ditugu zure datuak?
Hautagaia bazara langileen hautaketa prozesu batean, edo kudeatzen ditugun aparkalekuen edo gure garraio zerbitzuen erabiltzailea bazara, zuk eman dizkiguzu, offline zein online moduan, gure zerbitzuak eskatzeko momentuan, kontratu harremana eta/edo kontaktua ezarri ahal izateko edo hautaketa prozesuan parte hartzeko.
Zure datu pertsonalak boluntarioki ematen dizkiguzunean, bermatu egiten duzu informazio hori emateko ahalmena duzula eta informazioa zuena, benetakoa, zehatza eta eguneratua dela, konfidentziala ez dela eta kontratu mugapenik edo hirugarrenen eskubiderik urratzen ez duela. Halaber, beste pertsona batzuen lekua ez hartzeko konpromisoa hartzen duzu. Zure datuak zuzen eta eguneratuta mantentzeko erantzukizuna izango duzu eta TUVISAk ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko hori ez egitekotan.
Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?
Emandako datuak, bai eta kontratu harremanaren garapenean sortutakoak edo zurekin dugun bestelako harreman baten ondoriozkoak ere, hainbat xedetarako tratatu ahalko ditugu, hala nola: eskatutako zerbitzua ematea, hautaketa prozesuetako zure parte hartzea kudeatzea, kontaktua eta komunikazioa mantentzea, eskaerei, kexak edo erreklamazioak erantzutea, ezarri dugun kontratu harremana kudeatzea, asebetetze inkestak burutzea, etab.
Zenbat denboran zehar gordeko ditugu zure datuak?
Datu pertsonalak gordeko ditugu interesdunak ezabaketa eskatu arte eta, ezabaketa eskatzen bada ere, beharrezkoa den denboran zehar eta tratamendua mugatuta, aplikagarriak zaizkigun legezko/kontratu bidezko obligazioak betetzeko behar den denboran zehar eta/edo gure erantzukizunak iraungitzeko legez aurreikusitako epean zehar eta/edo interesdunarekin dugun harremanetik eratorritako erreklamazioak izapidetu edo defendatzeko beharrezkoa den denboran zehar.
Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Zure datuen tratamendurako legitimazioa ematen digun oinarri juridikoa askotarikoa izan daiteke: alderdien arteko kontratua (aparkalekuen erabiltzaileen, neurrirako BUX zerbitzuaren erabiltzaileen edo garraio zerbitzu arrunten erabiltzaileen kasuan), edo zure baimena, hautaketa prozesu batean parte hartu baduzu do eskaera edo eskabide bat online edo offline moduan burutu badiguzu. Baimen hori zalantzarik gabe emango diguzu zure datuak helaraztean, datuak helarazte hori zure aldetiko baimentze argitzat ulertuta. Eskatutako datuak ematea nahitaezkoa da zure eskaerari erantzuteko ezinbestekoak baitira; ematen ez badituzu, ezingo dugu eskaera izapidetu. Baimen hori edozein momentutan bota ahalko duzu atzera, helbide honetara posta elektronikoa helarazita: tuvisa@vitoria-gasteiz.org.
Beste kasu batzuetan, oinarri juridikoa araudi fiskala edo kontsumitzaile eta erabiltzaileen inguruko araudia betetzea izan daiteke.
Zein hartzaileri helarazi ahalko dizkiegu zure datuak?
Jakinarazten dizugu zuk emandako datuak erakunde hirugarrenei helaraztea gerta litekeela, lagatzaileen eta lagapen hartzaileen eginkizun legitimoekin zuzenki lotutako xedeetarako, esaterako:
– Bankuei, kobrantzak eta ordainketak burutzeko.
– Datuak jakinarazteko obligazioa ezartzen duten erakunde edo organoei (Gasteizko Udala, zerga administrazioa, Eusko Jaurlaritza, etab.).
Jakinarazten dizugu, zure datuak atzitzeko aukera duten Estatu Batuetako hornitzaileekin lan egitekotan, gure jarduerarekiko osagarriak diren zerbitzuen esparruan (ostatatzea, housing, software as a service, urrutiko segurtasun kopiak, laguntza edo mantentze informatikoko zerbitzuak, posta elektronikoaren kudeatzaileak, posta elektronikoak eta marketinaren arloko posta elektronikoak bidaltzea, fitxategien transferentzia, etab.), enpresa hornitzaile horiek desberdinak izan daitezkeela eta denboran zehar alda daitezkeela baina, edozein kasutan ere, Estatu Batuen eta EBaren arteko Privacy Shield akordiora atxikitako enpresak hautatuko ditugu, edo babes maila egokia dutela egiaztatu den herrialdeetako enpresak, beraz, datuen babesari dagokionez, enpresa horiek Europan dauden betekizunen parekoak bete beharko dituzte. Edonola ere, datuen babesari buruzko politika hau onartzean, berariazko eta zalantzarik gabeko baimena ematen duzu zure datuak enpresa horiei helarazteko, jakinaren gainean egonda horrek ekarriko duela zure datuak Europako Esparru Ekonomikotik kanpoko herrialde batera transferitzea eta zure baimena emanda, inolako zalantzarik gabe, transferentzia hori burutzeko.
Zein eskubide dituzu zure datuak helarazten dizkiguzunean?
Atzipen eskubidea: zein datu pertsonal tratatzen ari garen galde diezagukezu eta datu horien kopia bat jasotzea eska dezakezu.
Zuzenketa eskubidea: okerrak edo osatugabeak diren datuak zuzentzea eska dezakezu, aitorpen gehigarri baten bitartez ere.
Ezabaketa eskubidea (ahaztua izateko eskubidea): zure datu pertsonala ezaba ditzagun eska dezakezu kasu hauetan: datuek jaso ziren xedeetarako beharrezkoak izateari uzten diotenean, zure baimena atzera botatzen duzunean, datuen legez kontrako tratamendua burutu denean edo legezko obligazio bat betetzeko beharrezkoa denean.
Tratamendua mugatzeko eskubidea: zure datuen tratamendua mugatzea eska diezagukezu. Kasu horretan, erreklamazioak baliatu edo defendatzeko gordeko ditugu datuak soilik.
Datuak eskualdatzeko eskubidea: zure datuak zuri (edo zuk adierazitako hirugarren bati) itzultzea eska diezagukezu, erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean.
Aurkaratze eskubidea: zure datuen tratamendua aurkara dezakezu tratamendu hori fitxategiaren erantzulearen interes legitimoan oinarritzen bada edo publizitate xedeetarako burutu bada.
Eskubide hauek guztiak baliatzeko idazki sinatua helarazi beharko diguzu, zure NANaren, pasaportearen edo antzeko baliozko dokumentu baten kopiarekin batera, pribatutasun politika honen 2. atalean adierazitako posta helbidera edo helbide elektronikora. Zure datuak aldatuko balira, helbide horretan bertan jakinarazi beharko diguzu eta, hori ez egitekotan, enpresa erantzukizun orotik salbuetsita geratuko da.
Aurreko eskaeretako edozein jaso ondoren, legerian ezarritako epeen barruan erantzungo dizugu.
Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkeztu ahalko duzu. Balia ditzakezun eskubideen inguruko informazio gehiago behar baduzu edo eskubideak baliatzeko inprimakien ereduak eskuratzeko, bisitatu Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren webgunea: www.aepd.es.